Apoloa: “ZERYNTHIA, arazo bat dugu”

Apoloa (Parnassius apollo) 2017. Urteko Tximeleta hautatu du ZERYNTHIA Elkarteak,  jendearen eta adituen botoen %50 baino gehiago lortuz. Eguneko tximeleta hau, mendikateekin lotutakoa, mehatxatua da eta bere populazioak murrizten ari dira hainbat arrazoirengatik, batik bat, klima aldaketagatik.

ZERYNTHIAk apoloaren sorospen-deiari horrela erantzuten dio: tximeleta behatu eta ezagutzeko irteerak, ekintzak eta zabalkunderako materiala antolatzen ditu, bere babesa sustatzeko asmoz.

La apolo (Parnassius apollo) es la Mariposa del Año. Autor: ZERYNTHIA.

La apolo (Parnassius apollo) es la Mariposa del Año. Autor: ZERYNTHIA.

Parnassius apollo, apolo izenaz ezaguna, 2017. Urteko Tximeleta da. Ekimenaren abiapuntua Tximeletak eta haien Ingurunea Babesteko Espainiako Elkartea –ZERYNTHIA– da, aurten 700 lagunek, jendea eta adituek, hartu zuten parte. Beste hiru lehiakide gehiago zegoen -Bazako zuri-berdexka (Euchloe bazae), zohikaztegiko boloria (Boloria eunomia) eta  oreganoetako inurrijalea (Phengaris arion)–, baina apoloak botoen %50 baino gehiago lortu zuen.

Apolo tximeleta Espainiako lepidopterorik handien eta ederrenetariko bat da. Horregatik espezie karismaduna eta xarmagarria da, naturazale guztiek inoiz ezagutu nahiko luketena. Paleartikoko zati handi batean auki daiteke. Iberiar penintsulan bere populazioak sakabanatuta daude Pirinioetan, Kantabriar mendilkatean, iparraldeko iberiar mendikatean (pyrenaicus azpiespeziea), hegoaldeko iberiar mendikatean (hispanicus azpiespeziea), Erdialdeko mendikatean (escalerae azpiespeziea) eta mendikate Betikoak -Sierra Nevada eta Filabres, Gádor eta María mendikateak- (nevadensis azpiespeziea). Historikoki 20 azpiespezie deskribatu dira, baina egun lehen aipatutako 4ak baino ez dira espezietzat jotzen. Hala ere, genetikan oinarritutako emaitza sendoagoen zain gaude.

Apolok botoen %50 baino gehiago lortu zuen, 700 lagun parte hartuta.

Ikusi berri dugun bezala, Espainian apoloa medikateekin lotuta dago. Bere habitata alpetar eta subalpetar zonetan dago, 400 eta 2.800 metro arteko altitudeetan, eskuartearen arabera. Iparraldean kota baxuagoak onartzen ditu eta hegoaldean leku altuagoak behar ditu.

Fotografía y breve resumen de la candidata apolo ofrecido por ZERYNTHIA para la votación de la Mariposa del Año 2017. A la derecha se puede observar su mapa de distribución. Autor: ZERYNTHIA.

2017. Urteko Tximeleta hautatzeko apolo hautagaiaren ZERYNTHIAk eskainitako argazkia eta laburpena. Eskuinaldean banaketa mapa ikus daiteke. Egilea: ZERYNTHIA.

Bere garapenerako tenperatura baxuak eta aldizkako elurteak neguan behar ditu. Helduak aktiboak dira nagusiki ekain eta abuztuaren artean, une horretan parekatzen dira eta erruten dute. Udazkenean eta neguan beldar moduan daude, garapenaren lehen fasean. Gero beldarrek Sedum generoko landareak jaten dituzte. Eremuen arabera hainbat espezie erabiltzen dituzte, besteak beste S. album edo S.amplexicaule. Bere garapenaren amaieran zeta-kapulu txiki bat egiten du, eta horren barnealdean krisalida egiten du, lurrean kokatuta.

Klima aldaketa, mehatxurik handiena

Klima hotzarekin lotuta dagoenez, klima aldaketa mehatxa handia da lepidoptero honentzat, eta faktore honek zenbait populazioren egungo galera azaldu lezake. Halaber, azpiegiturak eraikitzeak, esaterako eski-guneak, bere habitataren kalitatea eraldatzen du eta presio handia sortarazten du. Basogintzan pestizidak erabiltzea beste mehatxu bat da.

Natura Babesteko Nazioarteko Batasunaren arabera (UICN), Errumanian, Letonian eta Lituanian desagertu da. Europaren gainerakoan eta baita Espainian ere, bere populazioak %30 inguruan murriztu dira azken hamarkadetan. Aipagarria da tokiko desagerpena, besteak beste, Gadorren (Almeria) eta Euskadiko hainbat tokitan. Orain dela gutxi Filabres mendikatean (Almeria) berriro aurkitu dute, non desagertutzat jota zegoen. Hala ere, oso kontserbazio egoera oneko populazioak badaude. Esate baterako, Pirinioetan, Europako Mendietan edo Iberiar mendikatean daudenak.

Apoloa Europan babestutako lehen espeziea izan zen

Halaber, espezie hau tradizionalki gehiegi biltzeko arriskuan egon da, horregatik Arriskuan dauden Espezieen Nazioarteko Salmentaren Kontrolerako Konbentzioaren (CITES ingelesezko siglak) II Eranskinean sartu zen. Horrez gain, Bernako Itunaren II Eranskinean, Habitatak Zuzentarauan eta Babes bereziko erregimenean dauden basaespezieen zerrendan, eta baita hainbat Autonomia Erkidegoko eskualdeko katalogotan era. Izan ere, Europan babestu zen lehen espeziea da.

Tximeleta bere habitat naturalean erakusten duen bideoa. Egilea: ZERYNTHIA.

Urteko Tximeletaren bigarren edizioa

ZERYNTHIA Elkarteak 2016. urtean jarri zuen abian Urteko Tximeleta ekimena. Espezie mehatxatu bat hautatzean, elkartearen ahaleginen zati bat espeziea zabaldu, aztertu eta babestera bideratzen da.

Lehenengo Urteko Tximeleta graellsia edo isabelina (Actias isabelae) izan zen. 2016. urtean zehar jarduera asko burutu ziren hautatutako espeziea behatzeko iberiar populazio gehienetan. Horri esker, naturazale asko elkartu ziren lehenengo aldiz tximeleta nabarmen horrekin. Horrez gain, tximeleta horren garrantzia ezagutarazteko material dibulgatzaile eta didaktikoak egin ziren, batzuk oraindik argitaratzeke.

Tximeletak eta haien Ingurunea Babesteko Espainiako Elkartea –ZERYNTHIA– entomologiako profesionalek eta naturazaleek osatzen dute, eguneko eta gaueko tximeletez jakingura dutenak. 2006. urtean sortua, Elkartearen helburuak espainiako tximeletak eta horien habitatak babestea eta pairatzen dituzten mehatxuak zabaltzea eta aztertzea dira. Bere izena buhame tximeletatik dator (Zerynthia rumina), iberiar penintsulako, Marruecoseko iparraldeko lur-zerrenda txikietako eta Frantziako hegoaldeko endemismoa. Tximeleta hau ondorengo espezie hauen ordezkaria da: legez babestuta ez daudenak, baina endemikoak izateagatik merezi dutenak.

Ikusi Natusferan apoloaren behaketak eta hartu parte uda honetan behaketa berriak bidaltzen, PAPILIO azpiproiektua erabilita, Espainiako Lepidopteroak proiektuaren barnean.

Yeray Monasterio eta Ruth Escobés, ZERYNTHIA Elkartearen ordezkoak

Pau Guzmán, CREAFeko Komunikazioko teknikaria

About Pau Guzmán

Técnico de Comunicación del CREAF. | Fascinado por el funcionamiento de la Naturaleza y del Universo y por cómo los seres humanos somos capaces de comprenderlo (en algunas cosas), me entusiasma transmitir estos conocimientos a las personas, especialmente a través de audiovisuales. | Soy Máster en Comunicación Científica, Médica i Ambiental (UPF-BSM, 2017), Graduado en Biología Ambiental con mención en Biología Vegetal (UAB, 2016) y Técnico Superior en Gestión y Organitzación de Recursos Naturales y Paisatgísticos (Instituto Rubió i Tudurí, 2011).
This entry was posted in Biodibertsitatea and tagged , , , , , , , , , , , , , , , , , . Bookmark the permalink.