Natusfera, plataforma birtuala Europako naturazaleak elkartzeko

CREAF eta GBIF.es erakundeek sortutakoa, Natusferak webgune eta aplikazio mugikorraren bidez aukera ematen du argazkiak, kokapena eta naturan behatutako bizidunei buruzko bestelako informazioa erregistratu eta partekatzeko. Europako Herritarren Zientziako Elkarteak Natusfera erreferentziako plataforma dela uste du eta gehieneko hizkuntza kopurura itzultzea proposatzen du.

Usuària de Natusfera introduint una observació.

Natusferaren erabiltzailea behaketa bat sartzen.

2016ko ekainetik aurrera, naturako behaketak erregistratu eta partekatu, beste naturazale batzuk ezagutu eta naturari buruz ikasi nahi dituzten guztiek Natusferan erregistratu, appa deskargatu eta proiektu pertsonalak hasi egiten ahal dute.

Natusfera herritarren zientziako plataforma da CREAF erakundeak sortutakoa eta GBIF España nodoak koordinatutakoa, egunean gaztelaniaz, galizieraz, katalanez, euskaraz eta ingelesez dago. Bere teknologia iNaturalistaren egokitzapena da, Estatu Batuetako plataforma ospetsua anglofono komunitatearen artean eta Mexikon. Biodibertsitatea ikasteko Europako erreferentziako plataforma izateko sortzen da Natusfera.

Natusfera kode irekiko eta erraza erabiltzeko plataforma digitala da, ezaguera teknikorik behar ez duena. “Adierazgarria da edozein pertsonaren eskura dagoela eta aukera ematen dio guzti hau egiteko: naturan topatutako izaki bizidunen argazkiak, eta baita soinuak ere, igo, identifikatu, argazkiak ordenatu eta zerrendak edo proiektu pertsonalak sortu. Plataforma, aldi berean, naturazaleen sare soziala da, erabiltzaile guztiak konektatuta daude eta elkarri laguntzen diote espezieak identifikatzen edo hainbat proiektuen datuak betetzen.  Oso tresna erabilgarria gizartearen zerbitzura” dio Jesús Muñoz jaunak, Errege Lorategi Botanikoaren zuzendaria eta GBIF España Nodoaren Koordinatzeko Unitatearen arduraduna.

Un mapa amb les diferents observacions fetes a Espanya.

Espainian egindako zenbait behaketa adierazteko mapa.

Bernat Claramunt CREAFeko ikertzaileak dioenez “erabiltzaileen premien arabera hazteko gai izango den plataforma bat sortu dugu, eta bere helburu nagusietako bat sinergiak sortzea eta tokiko, estatuko eta nazioarteko beste plataforma antzekoekin lotzea da”.

Natusferara igotako herritarren datuak proiektu zientifikoen iturriak izango dira

Natusferako erabiltzaleek sortutako datuak, aurretik komunitatearen barruko adituek balidatutakoak, Biodibertsitateari buruzko Informazioko Munduko Azpiegiturarekin (GBIF,  ingelesezko siglak) lotutako datu-baseetan jasoko dira eta bere datu-atarien bidez aztertzeko gai izango dira.

Cristina Villaverde GBIF-Espainako koordinatzaile teknikoaren ustez “tokiko datu hauek planetako biodibertsitateari buruzko informazioa argitaratzen duen eta milaka proiektu zientifikoen iturri den munduko erakunde batek ziurtatuko ditu” eta gaineratzen du “horrela, azpiegitura handirik ez daukaten talde txikiei haien proiektuak sortzeko eta munduko plataformetan datuak gehitzeko aukera emango diegu”.

La pàgina principal de Natusfera.Natusferaren orri nagusia.

Natusferak biodibertsitate eta herritarren zientziari buruzko Europako tresna nagusia izateko asmoa du

Natusfera sortu zuen taldeko batzuk Herritarren Zientziako Europako Elkartearen (ECSA,  ingelesezko siglak) kudeaketa-organoekin zerikusi zuzena dute. Jaume Piera CREAF eta Itsas Zientzietako Institutuaren (ICM-CSIC) ikertzaileak eta elkarte horren kide sortzaileak zera dio “Natusfera ECSAk sustatutako lehen plataforma izango da eta herritarrekin biodibertsitateari buruzko proiektuak garatu nahi dituzten Europako talde guztiei eskainiko zaie”.

ECSAtik ere proposatu dira Natusfera ahalik eta Europako hizkuntza gehienera itzultzea. Horretarako Crowdin itzultzeko lankidetzako plataforma erabiliko da. Alde horretati, EU-BON proiektuak, biodibertsitatea behatzeko Europako sarea sortzeko europar proiektu handia, Natusfera herritarren zientziaren erreferentziako plataforma erabiltzea ontzat jo du.

Natusfera honako hauek finantziatu dute: Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT), “La Caixa”-ren Gizarte Ekintza, Espainiako Biodibertsitatearen Estatuko Nodoa (GBIF.ES) eta Itsas Zientzietako Institutua (ICM-CSIC).

CREAF eta GBIF.ES erakundeek administrazioa, koordinazioa, mantentzea eta edukien kudeaketa egiten dute.

Hemen daukazue aukera Natusferari buruzko flyerra ikusteko eta Android mugikorrentzako bertsioa deskargatzeko.

Anna Ramonen (CREAF erakundearen Komunikazioko arduraduna) jatorrizko testua egokitua.

About Pau Guzmán

Técnico de Comunicación del CREAF. | Fascinado por el funcionamiento de la Naturaleza y del Universo y por cómo los seres humanos somos capaces de comprenderlo (en algunas cosas), me entusiasma transmitir estos conocimientos a las personas, especialmente a través de audiovisuales. | Soy Máster en Comunicación Científica, Médica i Ambiental (UPF-BSM, 2017), Graduado en Biología Ambiental con mención en Biología Vegetal (UAB, 2016) y Técnico Superior en Gestión y Organitzación de Recursos Naturales y Paisatgísticos (Instituto Rubió i Tudurí, 2011).
This entry was posted in Natusferaren berriak and tagged , , , , , , , , , . Bookmark the permalink.