Appleren iOS sistema eragilean erabiltzeko Natusfera bertsioa prest dago eta zortzi hizkuntzatan erabil daiteke. Plataformak 1.300 erabiltzaile baino gehiago dauka, eta 7.800 behaketa igo dituzte.

iOS sistema eragilerako aplikazio mugikorraren pantaila-eskuratzea.
iOS sisteman erabiltzeko prest dago Natusfera. Appleren iOS sistema eragilean abian jartzeak plataformaren irisgarritasuna hobetzeko helburua dauka, iPhone telefonoak eta iPad tabletak erabiltzen dituztenek orain instalatu ahal dute eta. Horrela behaketen eta erabiltzaileen kopurua handitzea lortu nahi da eta hala biodibertsitatea aztertzeko Europako erreferentziako plataformaren lekua hartzea. Gastelaniaz, katalanez, euskaraz, galizieraz, ingelesez, frantsesez, portugesez eta italieraz dago.
iOS sisteman erabiltzeko prest dago Natusfera, zortzi hizkuntzatan
2016ko ekainean web ataria eta Android aplikazio mugikorra aurkeztu ziren eta ordutik hona Natusferak 2.100 espezietako 7.800 behaketa eta 1.300 erabiltzaile dauzka.
Natusfera, zientzia-proiektuak osatzen dituen landa-koaderno birtuala
Naturaren behaketak erregistratu eta partekatu, beste naturazale batzuk ezagutu eta natura inguruneari buruz ikasi nahi dituztenek Natusfera webgunean erregistratu, appa deskargatu edo weba erabili ahal dute, eta proiektu pertsonalak edo landa-koaderno birtualak hasi egiten. Erabiltzaileek sortutako datuak, komunitatearen barruko adituek aurretik balidatutakoak, Biodibertsitateari buruzko Informazioko Munduko Azpiegiturarekin (GBIF, ingelesezko siglak) lotutako datu-baseetan jasoko dira eta zientzia-proiektuak osatuko dituzte.

Webaren orri nagusia.
Plataformaren teknologia iNaturalist plataformatik dator –bertsoi amerikarra-, kode irekikoa eta erraza erabiltzeko, ezaguera teknikorik behar ez duena. Horri esker Natusfera edozein pertsonaren eskura dago eta aukera ematen dio guzti hau egiteko: naturan topatutako izaki bizidunen argazkiak, eta baita soinuak ere, igo, identifikatu, argazkiak ordenatu eta zerrendak edo proiektu pertsonalak sortu. Plataforma, aldi berean, naturazaleen sare soziala da, erabiltzaile guztiak konektatuta daude eta elkarri laguntzen diote espezieak identifikatzen edo hainbat proiektuen datuak betetzen.
Natusfera naturazaleen sare soziala da eta zientziarako datu erabilgarriak sortzen ditu
Natusfera honako hauek finantziatu dute: Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT), “la Caixa”-ren Gizarte Ekintza, Espainiako Biodibertsitatearen Estatuko Nodoa (GIBF.ES) eta Itsas Zientzietako Institutua (ICM-CSIC). Administrazioa, koordinazioa, mantentzea eta edukien kudeaketa honako hauek egiten dute: CREAF, GBIF.ES eta ICM-CSIC
Deskargatu iOS appa | Deskargatu Android appa | Sartu Natusfera webgunean | Jarraitu gaitzazu Twitterren | Ikusi Natusferari buruzko flyerra